Hementxe
hasiko dugu gure gaurko ibilaldia.
Kostaldearen
forma marrazten duen errepide estu batetik joango gara oinez.
Bidearen
lehenengo ahalegina egin ondoren, apur batean errepidea utzi egingo
dugu Atxuloko itsaslabarrak ikusteko, izugarrizko tokia baita. Puntu
batzuetan, itsasotik 75 metro baino gehiagoko garaiera du.
Ia
ibilbide guztian zehar zeru urdin bat lagun dugularile, Urizarretako
landetara heldu arte jarraituko dugu. Han, Eneperi jatetxearen
ondoan, harrizko bidexka hasten da. Beherago bihurka joanez
Gaztelugatzeko penintsulatxora hurbiltzen gara eta bertan San Juan
baseliza dago. Hona heltzeko, itsaotik 80 metrotara dagoena, 231harmaila igo beharko dira, harrizko hegal batetik.
Bidetik
berriro bueltatuz, berriz ere jatetxeen ondoan, oraingoan errepidea
eskumarantz hartuko dugu. 200 metro ingurura eskas, San Pelaio
baselizaren edertasun bitxia izango dugu aurrean, XII.mendeko
baserri-erromanikoaren lagin bikaina. Bere inguru osoan aterpe zabala
dago, zurezko estalpearekin, hainbat eliza eta baseliza
bizkaitarretaz ezaugarri amankomuna.
Ibilbidearen
azken zati batean, bidearen aurrez aurre dagoen eta baselizara
eramaten gaituen bidezidor batek gure abiapuntura eramango gaitu
Bakio-Bermeo errepidea zeharkatuz.
Ondo, Andrea.
ResponderEliminarZe interesgarria.
ResponderEliminarOndo legoke horrelako txango bat egitea kurtso bukaerarako!!
ResponderEliminaroso ondo antolatuta dago lana
ResponderEliminar